Norberaren
gorputz adierazpena ezagutzeko proposamena. Gorputzean
parada egin, arnastu, sentitu eta mugimenduaren bidez gure adierazpen eta
sormen bideak bilatu. Gorputzetik abiatuko gara, gorputza delako
geure etxea, geure istorio guztia jasotzen duena eta norberaren dantza,
adierazpen askea, izango da gure helmuga. Sormenaren
ibilbidea bide berriak irekitzearen ibilbidea da. Ausardiaz ez-jakintasunean
pausu bat eman eta utsetik zerbait sortu. Geure beldurrak eta oztopoak
gainditzearen kontua da sarritan, sormenaren abentura. Erabiliko
ditugun teknikak: sentsopertzepzioa, gorputz kontzientiza, dantza eta
bat-batekotasuna.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina